Skip to content

TCP/IP Sareak, 3. Argitaraldia
Stock Photo: Cover May Be Different

TCP/IP Sareak, 3. Argitaraldia Paperback - 2009

by Jos M. Rivadeneyra Sicilia


From the publisher

Liburu honetan Interneten funtsa den TCP/IP sare-arkitektura eta berari lotutako aplikazioak eta segurtasun-kontuak adierazten dira. Unibertsitate mailako ikastaro baten oinarria izan daiteke, baina euskarazko ertaineko irakaskuntzan ere oso erabilgarria da liburua. Beste alde batetik, bere kabuz ikasi duenarentzat dago idatzita neurri handi batean, eta, beraz, birziklapena edo eguneraketa teknikoa behar duten Informatika eta Telekomunikazioko profesionalentzako ere laguntza handikoa izango da, bereziki testuinguru euskaldunean aritzen direnen kasuan, hiztegiaren aldetik egiten diren ekarpenengatik. Hirugarren argitaraldi honetan edukiak eguneratu eta zabaldu egin dira. TCP/IP taldeko oinarrizko protokoloak (IPv4, IPv6, TCP, UDP, ICMP, ARP, NAT, DHCP, OSPF; BGP...), eta Interneten gehien erabiltzen ditugun aplikazioen barruko funtzionamendua azaltzen dira (DNS, posta elektronikoa, web, IP telefonia, P2P aplikazioak), baita sare-segurtasunerako funtsak ere (suhesiak, mugasareak, sinadura eta ziurtagiri digitalak, SSL, IPsec, VPN...). Laburrean, Interneten barrukoak ulertzeko liburua da hau.

Details

  • Title TCP/IP Sareak, 3. Argitaraldia
  • Author Jos M. Rivadeneyra Sicilia
  • Binding Paperback
  • Pages 270
  • Volumes 1
  • Language BAQ
  • Publisher Udako Euskal Unibertsitatea
  • Date 2009-07
  • ISBN 9788484382355 / 8484382354
  • Weight 0.96 lbs (0.44 kg)
  • Dimensions 9.61 x 6.69 x 0.57 in (24.41 x 16.99 x 1.45 cm)